nere gaitzaz mintzatzen naizenean, neuri ere latoso jartzen naizela iruditzen zait, baina nahiago dut akats txiki hori,ezer ez esatea baino. Berdin zait nola, baina idazten dudanarekin inori mesederik egiten badiot, on egin diezaiola. Eta perretxikoei buruz zer esango dizuet ba?Nere afizio nagusia izanik, argazkiak ateratzeaz batera, (haienak) orain arte bezala, jarraituko dudala.Aurten legio bat ibili da Soria, Zamora eta hainbat leku gehiagotan kiloak eta kiloak ekartzen. Perretxikozaleak izan ordez, perretxikojaleak zirela esango nuke,horretarako artista izan beharrik ez dela gaineratuz.
Etorkizunean ez dakigu zer gertatuko den,baina ziur betiko ez dela izangohorrelako maukada.Nik aurten nahikoa egin dut.Jende asko aipatu dudan basakeriak egin dituztenen inbiria sentituko zuten, beharbada, baina horrela segiz gero, bentaja ez diogula egingo uste dut naturari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina