Idaztea
zoriontsu egiten nauen gauzetako bat da. Izan ere, ondo nagoenean
idazten dut, gaizki
nagoenean ezin baitut. Kanpotik begiratuta, sufrimendua ez ezik,
txorakeria dela dirudi. Norberak ordea, nahasmenduaren alderik
gordinena ikusi behar izaten du.Normala da. Ez dakit oker ala zuzen
nagoen,baina iruditzen zait pentsatzen duguna askotan ez datorrela
bat esaten dugunarekin. Gainera, iruditu izan zait batzuek buruari
agindu egiten diotela zer egin, beste batzuek buruak agintzen diena
egiten duten bitartean.Nik orain arte beste gauza batzuen artean
eldarnioak izan ditut, usteak,eta ahotsak entzun ditut, uste dut
ordea gehienok pasa ditugun moduan, sintoma hoiek kentzen errazagoa
dela. Beste sintoma batzuk ere badira, eta nik,nahiz eta itxura hobea
eman hala nagoenean,sufritu behar izaten dut, eta ez gutxi.
Etxetik
aldegitea ohikoa den arren behin adin batez gero,nik berandu xamar
eman nuen pauso hori, eztabaida ahalik eta gutxien izateko asmoz
elkartzen nintzen emakumearekin. Eta etorkizun txarrik ez genuela
izango pentsatu genuen. Hasierak goxoak izan ziren,eta bukaera
berriz, alde bakarreko erabakia.”Ez dizut ezer txarrik opa, baina
ez zaitut gehiago ikusi nahi”. Gogorra.Ni mutu gelditu nintzen.
Egia esan, elkarbizitza zaila zela nahiko azkar konturatu ginen.Hala
eta guztiz,banatu gintuen egoera oso larria izan zen.Erreza da
besteari kritika egitea, hori denok egiten dugu, baina nik lan
honetan autokritikoa izan nahi nuke,denontzat ere aholku ona baita
hala izatea.
Etxeko
lanak egitean zegoen punturik deserosoena.Berak ahaleginak egiten
zituen, eta nik oso gutxi laguntzen nion.
Bestalde,
nire gaitzaren akatsik larrienetakoa konpultsiboki dirua funditu eta
gastu handiak egitea zen. Akats hori ez da larria dirua nahi beste
edukiz gero,eta eskerrak eman beharra daukat nire amari. Esaten dute
ama denak direla onak, baina nik ez ezik, ezagutzen duen edonork esan
dezake izugarria dela gure amaren ontasuna.
Etxean
nengoenean kafea hartu eta zigarroa erre besterik ez nuen egiten,
eta horrekin bakarrik ere pentsatuko duzue ze zulo egiten nion
ekonomiari…
Edan
ere egiten nuen, eta Juliaren alkoholarekiko harremana ez nuen
ulertzen.Zeren berak ere edan egiten baitzuen.Haren poza, haren
esperantza, jaiotetxera itzultzea zen. Han ordea zer esango nuke
zegoela? Azaldu orduko bidaltzea. Nik bera ulertzen nuen, bere
familian denek ez zuten erabakitze-eskubide berdina,baina Juliak
eskubide askorik ez zuen behintzat.Inguru haietako ohiturak ziren
agian, zaharkituak zeuden ordea.Julia ardi beltza zen familia hartan.
Hala ere,ardi beltza ez al da zuriekin batera ibiltzen?
Bada,
horrelako kontu asko edo istorio asko daude lotuta buruko gaitzari
eta estigmatizazioari.
Hala
eta guztiz ere,iruditzen zait Aguifes eta beste antzeko erakundeak
lan handia egiten ari direla, ari zaiela gutxienez famili askori, eta
gizarteari ere bai,gaitz hauek hobeto ulertzen eta ekintza
entretenigarriak eskaintzen.
Oker
ez banago, Aguifes izan da mota hortako ekimenak antolatzen
aintzindari .
Esango
nuke pertsona maltzurrek, handikiek, baztertuen gurdira bidaltzen
gaituztela. Haiei esan nahi nieke buruko gaitzak larriak direla,oso
larriak gainera,eta nire sintoma batzuk proba zitzaten emango
nizkiekeela.
Baina
hala ere jende guztia ez da haiek bezalakoa. Sinetsi beharra daukagu,
mundua ez dela gure aurkako jendez betea dagoen infernua denik.
Dena okerrago doala esan badezakegu ere, gogoan dut, adibidez, nire
psikiatra, eta batez ere azkenaldian, zeren elkarrekin ikasten ari
baikara,eta meritua dauka.Nik ere, besteen lekuan ez jartzearen
pekatua badakit izango dudala. Alabaina, nire ustez, liskarrak
sortzen ditugunak
gu
izango gara,etxean,1985garren urtetik hona mila istorio gertatu
zaizkidanez,gozamen uneak igaro ditudala egia den arren. Nere amak
dio alkoholagatik zela,hura izan zela nire zama honen erruduna.Ni
berriz seguru nago ezetz.
Egia
da edan egiten nuela, parranda ere bai ugari,eta triste eta
blokeatuta gelditzen nintzen edo uzten ninduten une haiek aztoratu
egiten nindutela.
Zenbaiti
erreza izango zaio bere bizitzaren laburpena egitea, niretzat zaila
da. Eta orain idazten ari naizen lana kostata doa,zeren gaitza beste
fase batean izango banu zaila izango zen arreta piztea ere.
Ni
ez naiz sekula idazlea izango. Behar adina ez saiatzea leporatu
didate, nahiz eta era horretako kritikatzaileek behar den informazioa
eduki ez . Baina idatzi, idazten ari naiz. Itxuraz, zer den ez
dakidan zerbait banaiz.
Buruko
gaisotasun kroniko bat ez da broma daukanarentzat,eta ni ez naiz
jakintsua besteei dagokienarekiko, baina haiek ere pentsatu behar
lukete beraiek,zenbait kasutan,ez dutela jakiten gure errealitatearen
berri. Ez nago ziur, uste dut ordea batzuk jabetzera iristean,
jarrera aldatu eta konprenitzen hasten direla, eta orduan
kritikatzeari utzi. Baliteke ordea, erremediorik ezean, kasu
Ez
da alferrik esaten hainbat aldiz gure artean errua inorena ez dela.
Gure familian istilu asko izaten dira, eta ni nagoenean bakarrik
izaten direnez, errua nirea dela pentsa liteke. Nik uste dut
gaitzaren sintoma dela nire onetik ateratze hori, eta aitzakia hori
hartzen dutela gai horri buruzko hainbat pelikula amerikar
maltzurrek, errugabeak eta errudunak komeni zaien modura bereizteko.
Begira askok eredutzat duten estatuak ze injustizi dauzkan.
Munduan
dena dirua dela ematen duen honetan, gero eta lapurreta gehiago dago;
ni ez naiz horretan aditua, eta batzuek analfabeto politikoa dela
denetan analfabetoena pentsatu arren, sarritan iruditzen zait hartaz
ahaztuta nire borroka indibidualari eustea dela onena. Zeren beste
arazo larri bat badaukat, buruaren funtzionamenduari dagokiona. Duela
bizpahiru urtetik hona, memorian akats larriak sumatzen ari naiz.
Pentsatzen
dut gaitz berberaren arazoa edo sintoma izango dela, baina bere
eragina
gorabeheratsua
denez, batzuetan hobetu egiten zait, bipolaritatearen ezaugarriak
erakutsiz.
Ondo
etortzen zait gaia, idatzi behar denaren gaia beti gogoratzea, nire
aje guztien lasaigarri moduan. Esan nahi nuke itxuraz gaitik
desbideratu egiten banaiz ere, horra ere gaitzak eramaten nauela
aitzakia bezala erabili baitezaket.
Batzuk,
hasera haseratik, lotsaren ondorioz edo, buruko gaitza eduki eta
beren buruari aitortu zein aitortu ez,ezkutatu egiten dute. Behar
bada ez da bidezkoa haiek kritikatzea, zeren nik sekula ez baitut
ezkutatu zer neukan.
Hizkuntza
nire kuttuna da, asko maite dut. Baina gaitzaren ondorioz, harreman
oso kontrajarriak bizi izan ditut berekiko. Batzuetan, gainera,
sufritu ere egin izan dut bera dela medio, neuk ere ez nekielarik
zergatik geratzen nintzen mutu. Hori, pasa ezean ez da erreza
ulertzen, baina nire gorabeheretako istorioetan, gehien sufriarazi
didan hondamena edo okerragoa bihurtu da iritsi zaidanean.
Azken
orrirako, kontu garrantzitsu bat dakart: suizidioarena, zoritxarrez
nik nahi baino gehiagotan gertatzen baita. Horretan lan handia egin
beharra dago. Muturreko egoera bat dela medio edo, askok ez dio duen
arreta eskeintzen, ez da ordea kontu samurra. Pertsonak
hondamendi sakon batean egon behar du bere buruaz beste egiteko
erabakia hartzeko. Erabaki
hori hartzeko zoritxarra izan dutenen memoria, beste edonorena bezala
ez dela oroitzen derizkiot. Eta zoritxarrekoagoak direla uste dut
heriotz kasu hoiek heriotz arruntak baino. Hemendik,beren ohorea
zikindu eta baztertu dutenen ajolagabekeria salatu nahi nuke.
Familiarentzat
gogorra da buruko gaitza duen edonor izatea, gu ere pertsonak gara
ordea, gure obligazio eta eskubideak ditugunak. Nik nahi nukeena,
izan ditugun eztabaida guztiak ahaztea izango litzateke, bizi naizen
lekuan laguntza baizik ez baitidate eman, eta legezkoa, nigatik egin
duten guztia eskertzea da.
Milaka
aldiz, gogoratzen dut nola oinarrizko hizkuntzan ze erreza zen nota
bikainak ateratzea. Ez nuen buru txarrik. Eta horri buelta eta jira
ibiltzen naiz. Baina ez naiz bakarra. Nahiz eta bizitza okertzeko era
asko izan,inork ez dugu jakiten bestearen okerra zenbaterainokoa
den,uste baitugu gurea dela nahigaberik handiena. Gaixotasun
psikiatrikoak ez daude harrarotzat jota ofizialki,jasaten
duenarentzat, orokorrean hala den arren.
Buruan ideia piloa daukagu,
kasu harraroren batean izan ezik, eta gainera azaldu nahi ditugunean,
haietako asko izkutuan geratzen dira. Nire etorria, adibidez,
gutxienetik gehienera oso aldakorra da, eta batzuetan hutsaren
parekoa da.Egoera horrek nazkatu egiten nau.Ordea, ez nago kexatzeko
moduan, aspaldi hontan nahiko ondo bainabil asunto horretan, baina
edozein unetan etor liteke zaplastekoa .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina