2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

html

Blogger< body>

Aspaldian, gogoa nuen perretxikoen argazkiekin eta zerbait idatzita ere baneukanez, argazkiak eduki bai, baina orain funtzeskoa eta zailena gelditzen zait:antolatzea eta egituratzea

Izan ere,informatikan hasi nintzenetik, ikusi dut nire adinakoek eta baita gazteagoek ere,errezago ikasten dutela gure adinetik gorakoek baino.

. font-family:courier new; border: 1px;

2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

nere gaitzaz mintzatzen naizenean, neuri ere latoso jartzen naizela iruditzen zait, baina nahiago dut akats txiki hori,ezer ez esatea baino. Berdin zait nola, baina idazten dudanarekin inori mesederik egiten badiot, on egin diezaiola. Eta perretxikoei buruz zer esango dizuet ba?Nere afizio nagusia izanik, argazkiak ateratzeaz batera, (haienak) orain arte bezala, jarraituko dudala.Aurten legio bat ibili da Soria, Zamora eta hainbat leku gehiagotan kiloak eta kiloak ekartzen. Perretxikozaleak izan ordez, perretxikojaleak zirela esango nuke,horretarako artista izan beharrik ez dela gaineratuz.
Etorkizunean ez dakigu zer gertatuko den,baina ziur betiko ez dela izangohorrelako maukada.Nik aurten nahikoa egin dut.Jende asko aipatu dudan basakeriak egin dituztenen inbiria sentituko zuten, beharbada, baina horrela segiz gero, bentaja  ez diogula egingo uste dut naturari.

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Ez dut sinisten sorginkeriatan,izan ere, betiko moduan, ezer onik ez eta kaltea ugari ekarriko lidakeelako. Aitzitik,errealitatean sinesten dut. Bestalde, errealitatea bereizten dudala jakin arren, horrekin ez dut esan nahi subjetibitaterik ez dagoenik,iak bereizi behar baikenituzke.nire desorekaz jabetzen naiz,eta horri esker dakit dakidana."Pentsatu egiten dut beraz banaiz", gaindituta daukat,Zeren azken finean,pentsatu beharrik dagoenik ere ez baitut uste izateko.

2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

Idaztea zoriontsu egiten nauen gauzetako bat da. Izan ere, ondo nagoenean idazten dut, gaizki nagoenean ezin baitut. Kanpotik begiratuta, sufrimendua ez ezik, txorakeria dela dirudi. Norberak ordea, nahasmenduaren alderik gordinena ikusi behar izaten du.Normala da. Ez dakit oker ala zuzen nagoen,baina iruditzen zait pentsatzen duguna askotan ez datorrela bat esaten dugunarekin. Gainera, iruditu izan zait batzuek buruari agindu egiten diotela zer egin, beste batzuek buruak agintzen diena egiten duten bitartean.Nik orain arte beste gauza batzuen artean eldarnioak izan ditut, usteak,eta ahotsak entzun ditut, uste dut ordea gehienok pasa ditugun moduan, sintoma hoiek kentzen errazagoa dela. Beste sintoma batzuk ere badira, eta nik,nahiz eta itxura hobea eman hala nagoenean,sufritu behar izaten dut, eta ez gutxi.
Etxetik aldegitea ohikoa den arren behin adin batez gero,nik berandu xamar eman nuen pauso hori, eztabaida ahalik eta gutxien izateko asmoz elkartzen nintzen emakumearekin. Eta etorkizun txarrik ez genuela izango pentsatu genuen. Hasierak goxoak izan ziren,eta bukaera berriz, alde bakarreko erabakia.”Ez dizut ezer txarrik opa, baina ez zaitut gehiago ikusi nahi”. Gogorra.Ni mutu gelditu nintzen. Egia esan, elkarbizitza zaila zela nahiko azkar konturatu ginen.Hala eta guztiz,banatu gintuen egoera oso larria izan zen.Erreza da besteari kritika egitea, hori denok egiten dugu, baina nik lan honetan autokritikoa izan nahi nuke,denontzat ere aholku ona baita hala izatea.
Etxeko lanak egitean zegoen punturik deserosoena.Berak ahaleginak egiten zituen, eta nik oso gutxi laguntzen nion.
Bestalde, nire gaitzaren akatsik larrienetakoa konpultsiboki dirua funditu eta gastu handiak egitea zen. Akats hori ez da larria dirua nahi beste edukiz gero,eta eskerrak eman beharra daukat nire amari. Esaten dute ama denak direla onak, baina nik ez ezik, ezagutzen duen edonork esan dezake izugarria dela gure amaren ontasuna.
Etxean nengoenean kafea hartu eta zigarroa erre besterik ez nuen egiten, eta horrekin bakarrik ere pentsatuko duzue ze zulo egiten nion ekonomiari…
Edan ere egiten nuen, eta Juliaren alkoholarekiko harremana ez nuen ulertzen.Zeren berak ere edan egiten baitzuen.Haren poza, haren esperantza, jaiotetxera itzultzea zen. Han ordea zer esango nuke zegoela? Azaldu orduko bidaltzea. Nik bera ulertzen nuen, bere familian denek ez zuten erabakitze-eskubide berdina,baina Juliak eskubide askorik ez zuen behintzat.Inguru haietako ohiturak ziren agian, zaharkituak zeuden ordea.Julia ardi beltza zen familia hartan. Hala ere,ardi beltza ez al da zuriekin batera ibiltzen?
Bada, horrelako kontu asko edo istorio asko daude lotuta buruko gaitzari eta estigmatizazioari.
Hala eta guztiz ere,iruditzen zait Aguifes eta beste antzeko erakundeak lan handia egiten ari direla, ari zaiela gutxienez famili askori, eta gizarteari ere bai,gaitz hauek hobeto ulertzen eta ekintza entretenigarriak eskaintzen.
Oker ez banago, Aguifes izan da mota hortako ekimenak antolatzen aintzindari .
Esango nuke pertsona maltzurrek, handikiek, baztertuen gurdira bidaltzen gaituztela. Haiei esan nahi nieke buruko gaitzak larriak direla,oso larriak gainera,eta nire sintoma batzuk proba zitzaten emango nizkiekeela.
Baina hala ere jende guztia ez da haiek bezalakoa. Sinetsi beharra daukagu, mundua ez dela gure aurkako jendez betea dagoen infernua denik. Dena okerrago doala esan badezakegu ere, gogoan dut, adibidez, nire psikiatra, eta batez ere azkenaldian, zeren elkarrekin ikasten ari baikara,eta meritua dauka.Nik ere, besteen lekuan ez jartzearen pekatua badakit izango dudala. Alabaina, nire ustez, liskarrak sortzen ditugunak
gu izango gara,etxean,1985garren urtetik hona mila istorio gertatu zaizkidanez,gozamen uneak igaro ditudala egia den arren. Nere amak dio alkoholagatik zela,hura izan zela nire zama honen erruduna.Ni berriz seguru nago ezetz.
Egia da edan egiten nuela, parranda ere bai ugari,eta triste eta blokeatuta gelditzen nintzen edo uzten ninduten une haiek aztoratu egiten nindutela.
Zenbaiti erreza izango zaio bere bizitzaren laburpena egitea, niretzat zaila da. Eta orain idazten ari naizen lana kostata doa,zeren gaitza beste fase batean izango banu zaila izango zen arreta piztea ere.
Ni ez naiz sekula idazlea izango. Behar adina ez saiatzea leporatu didate, nahiz eta era horretako kritikatzaileek behar den informazioa eduki ez . Baina idatzi, idazten ari naiz. Itxuraz, zer den ez dakidan zerbait banaiz.
Buruko gaisotasun kroniko bat ez da broma daukanarentzat,eta ni ez naiz jakintsua besteei dagokienarekiko, baina haiek ere pentsatu behar lukete beraiek,zenbait kasutan,ez dutela jakiten gure errealitatearen berri. Ez nago ziur, uste dut ordea batzuk jabetzera iristean, jarrera aldatu eta konprenitzen hasten direla, eta orduan kritikatzeari utzi. Baliteke ordea, erremediorik ezean, kasu
Ez da alferrik esaten hainbat aldiz gure artean errua inorena ez dela. Gure familian istilu asko izaten dira, eta ni nagoenean bakarrik izaten direnez, errua nirea dela pentsa liteke. Nik uste dut gaitzaren sintoma dela nire onetik ateratze hori, eta aitzakia hori hartzen dutela gai horri buruzko hainbat pelikula amerikar maltzurrek, errugabeak eta errudunak komeni zaien modura bereizteko. Begira askok eredutzat duten estatuak ze injustizi dauzkan.
Munduan dena dirua dela ematen duen honetan, gero eta lapurreta gehiago dago; ni ez naiz horretan aditua, eta batzuek analfabeto politikoa dela denetan analfabetoena pentsatu arren, sarritan iruditzen zait hartaz ahaztuta nire borroka indibidualari eustea dela onena. Zeren beste arazo larri bat badaukat, buruaren funtzionamenduari dagokiona. Duela bizpahiru urtetik hona, memorian akats larriak sumatzen ari naiz.
Pentsatzen dut gaitz berberaren arazoa edo sintoma izango dela, baina bere eragina
gorabeheratsua denez, batzuetan hobetu egiten zait, bipolaritatearen ezaugarriak erakutsiz.
Ondo etortzen zait gaia, idatzi behar denaren gaia beti gogoratzea, nire aje guztien lasaigarri moduan. Esan nahi nuke itxuraz gaitik desbideratu egiten banaiz ere, horra ere gaitzak eramaten nauela aitzakia bezala erabili baitezaket.
Batzuk, hasera haseratik, lotsaren ondorioz edo, buruko gaitza eduki eta beren buruari aitortu zein aitortu ez,ezkutatu egiten dute. Behar bada ez da bidezkoa haiek kritikatzea, zeren nik sekula ez baitut ezkutatu zer neukan.
Hizkuntza nire kuttuna da, asko maite dut. Baina gaitzaren ondorioz, harreman oso kontrajarriak bizi izan ditut berekiko. Batzuetan, gainera, sufritu ere egin izan dut bera dela medio, neuk ere ez nekielarik zergatik geratzen nintzen mutu. Hori, pasa ezean ez da erreza ulertzen, baina nire gorabeheretako istorioetan, gehien sufriarazi didan hondamena edo okerragoa bihurtu da iritsi zaidanean.
Azken orrirako, kontu garrantzitsu bat dakart: suizidioarena, zoritxarrez nik nahi baino gehiagotan gertatzen baita. Horretan lan handia egin beharra dago. Muturreko egoera bat dela medio edo, askok ez dio duen arreta eskeintzen, ez da ordea kontu samurra. Pertsonak hondamendi sakon batean egon behar du bere buruaz beste egiteko erabakia hartzeko. Erabaki hori hartzeko zoritxarra izan dutenen memoria, beste edonorena bezala ez dela oroitzen derizkiot. Eta zoritxarrekoagoak direla uste dut heriotz kasu hoiek heriotz arruntak baino. Hemendik,beren ohorea zikindu eta baztertu dutenen ajolagabekeria salatu nahi nuke.
Familiarentzat gogorra da buruko gaitza duen edonor izatea, gu ere pertsonak gara ordea, gure obligazio eta eskubideak ditugunak. Nik nahi nukeena, izan ditugun eztabaida guztiak ahaztea izango litzateke, bizi naizen lekuan laguntza baizik ez baitidate eman, eta legezkoa, nigatik egin duten guztia eskertzea da.
Milaka aldiz, gogoratzen dut nola oinarrizko hizkuntzan ze erreza zen nota bikainak ateratzea. Ez nuen buru txarrik. Eta horri buelta eta jira ibiltzen naiz. Baina ez naiz bakarra. Nahiz eta bizitza okertzeko era asko izan,inork ez dugu jakiten bestearen okerra zenbaterainokoa den,uste baitugu gurea dela nahigaberik handiena. Gaixotasun psikiatrikoak ez daude harrarotzat jota ofizialki,jasaten duenarentzat, orokorrean hala den arren.
Buruan ideia piloa daukagu, kasu harraroren batean izan ezik, eta gainera azaldu nahi ditugunean, haietako asko izkutuan geratzen dira. Nire etorria, adibidez, gutxienetik gehienera oso aldakorra da, eta batzuetan hutsaren parekoa da.Egoera horrek nazkatu egiten nau.Ordea, ez nago kexatzeko moduan, aspaldi hontan nahiko ondo bainabil asunto horretan, baina edozein unetan etor liteke zaplastekoa .

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

osasunaren arazo bat edon bat aparte utzita,gaixotasunaren garapenak une atseginak  ere eman dizkit. Nahiz eta gauza batzuk galdu,garrantzitsuagoak ez zaizkit hain gaizki joan, baina, niri, Lazkao Txikiri bere garain bezala, urteak joan ordez ,etortzen ari zaizkit.Gainera aurten sekula baino gehiago ari naiz gozatzen perretxikotan, Soriarlacta
Gehitu epigrafea